XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta haietako bat oraindik itzuli ez denez, non dagoen esatea nahi duzu, ezta jauna?

- Nola jakin duzu hori?

- Oso errez jauna, sorgin bat naiz eta ia dena dakit, gainera hemen bakarrik hiru ikusten ditut, arraroegia da denak elkarrekin ez egotea.

Sorgina zaharra eta jakintsua zen, ez zegoen inor bera baino jakintsuagorik eta piska bat pentsatu ondoren mapa bat atera, pote batetatik hauts urdina atera eta bere poltsatxo sekretutik hezur batzuk hartu zituen.

Mapa mahaian jarri ondoren hezurrak kokatu zituen erreinuko leku nagusietan; hautsa hezurren gainetik hitz magikoak esaten zituen bitartean sakabanatzen zuelarik.

- Sagu gorriak, hontz berdeak, suge horiak eta sardinak! Esaidazue non dagoen kontseilari urdina!

- Hori esan bezain laster hezurrak disdiratzen hasi ziren alde batetik bestera mugituz, Gaulist izeneko tokian gelditu arte.

- Jaun agurgarria, hezurrek diote zure kontseilari hori Gaulist izeneko haran galduan dagoela, Lurrazpiko Munduaren alboan hain zuzen ere.

- Ongi dago, espero dut zure hobebeharrerako hori egia izatea, bestela zure hezurrak usteltzen diren arte ziega batean atxiloturik egongo zara.

Sorgina mehatxatu ondoren Enperadorea areto nagusira joan zen kontseilariekin eta bere zaldun leialenekin kontseilari urdina bilatzeko aukerak aztertzera.

Denbora luzean ezatabaidatu ondoren enperadoreak zazpi zaldun ausartenak bidaltzea erabaki zuelarik.

Erabaki hori hartuta, egingo zuten bidai luzerako prestakuntzak egiten hasi ziren.

Gaztelu osotik zerbitzariak alde batetik bestera zebiltzan jo ta ke atsedenik hartu gabe, batzuk elikagaiez betetako zakuak zeramatzaten, besteak ordea erreinuko armarik onenak... etab.

Ilunabarra baino lehen prestatu beharreko guztia prest zegoen, beraz Enperadoreak zortea emateko, afari eder bat antolatu zuen zaldunen ohorean eta oturuntza hasi baino lehen, hitzaldi labur bat bota zuen:

- Herritar maiteok, zuen aurrean erreinuko gizonik ausartenak bildu dira zuen agintari leial bat aurkitzeko asmoz, kontseilari urdina hain zuzen ere.

- Horregatik, eginbeharrekoa betetzen badute eta sano eta salbu itzultzen badira sariz onestea erabaki dut.

Zazpiek izango dute nahi dutena eskatzeko ahalmena eta areto honetan daudenak testigu dira emandako hitza betetzen ez badut, haiek eskatutakoa emateko.

Orain geure kopak altxa ditzagun eta topa dezagun dena behar bezala amai dadin, festak jarrai dezala!

Jaialdia oso berandu amaitu zen, jadanik zaldunak lotan zeudelarik, eta goizeko argi printzak eguna argitu baino lehen lurralde ezezagun zabaletan barrena abiatu ziren.

Zaldiak oso azkarrak ziren, ez ziren ia-ia nekatzen, Glinka sorginak bazuen zaldunen artean lagun bat eta laguntzearren belar magikoz prestatutako pentsu bat egin zuen zaldientzat eta baita indarrak berritzeko jaki berezi bat zaldunentzat ere; beraz, egun gutxitan lur misteriotsuak gurutzatu eta Virish lakura ailegatu ziren.

Han atseden hartzeko eta ingurua ausnartzeko ostatuan egun pare bat igaro zituzten.

Baina gau batean euren misioa zuzendu zezakeen gertakari bat gertatu zen.